Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

'Herri Txiki, Infernu Handi'

Zaldibar ezagutuko dute, gaur gauean, Zuhaitzek eta Pagadik

A.E.|EiTB

Santxeski patinetez iritsiko dira Bizkaiko herrira.

0:22

Santxeski bana hartuta maldan behera iritsiko dira Zuhaitz eta Pagadi Zaldibarrera, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.

Pagadik lehengo balnearioaren aztarnak ikusiko ditu Laurentzirekin pasioan dabilen bitartean. Ane Miren arkulari paralinpikoarekin batera praktikak egingo ditu, eta zaldibartarren alde solidarioa aztertuz, bertako egutegi berezi baten parte hartzaileekin hitz egingo du. Bestalde, Anderren bilduma berezi batek atentzioa emango dio.

Zuhaitzek, berriz, errekortari batzuk entrenamenduan topatuko ditu; gaixotasun bat izan ondoren trikia jotzen eta sortzen dabilen Carlos eta bere superazio istoriaren berri izango du, eta Zelea baserriko gorabeherak gertutik ikusiko ditu.

22:10etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en, Zaldibar izango jomuga 'Herri Txiki Infernu Handi' saioan.