Izarrak kalean
21:30ean
Lekeition izango da gaurko 'Izarrak Kalean' saioa
EITB
Alexen taldeko abeslariak eta Mariaren taldekoak aurrez aurre jarriko dira, eta publikoaren txanpon gehiago eramango dituen taldeak irabaziko du saioa.
Gaur gaueko 'Izarrak Kalean' saioa Lekeitioko portuan ibiliko da kalea kantuz betetzen. Atal honetan, Alex Sarduik aukeratutako izarrak Maria Ereña eta Sabin Guaresti izango dira, eta Maria Amolategiren babespean, berriz, Sandra Valbuena eta Jon Perez de Heredia bakarlariek abestuko dute. Norgehiagoka bakoitzean, publikoak izango du azkeneko hitza, eta jendearen txanpon gehien jasoko dituen abeslariak irabaziko du proba.
'Izarrak Kalean' gaur gauean izango da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en.
TB1en.