Itxi

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

22:30ean

Saioa, Itxaso eta Rosa sukaldean, gaur gauean, "Jateko Modukoa" saioan

EITB Media

Gonbidatua, berriz, Cristian izango da. Klaudio Landak aurkeztuta, sukaldaritzaren bidez jende berria ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

2:35
Rosa, Saioa eta Itxaso,

Klaudio Landak aurkeztutako "Jateko Modukoa" saioaren atal berri bat izango dugu ikusgai gaur gauean, partehartzaile berriekin. Hala, Cristian 21 urteko zumaiarra izango da gaurko gonbidatua, eta Saioa, Itxaso eta Rosa arituko dira sukaldean. Saioak 21 urte ditu, eta Beran bizi da; Itxaso, berriz, Lezokoa da eta 19 urte ditu. Azkenik, Donostiatik iritsiko da Rosa, hau ere 21 urterekin.

Ostegunero bezala, hiru sukaldariek gonbidatuarentzat kozinatuko dute, eta menu osoa dastatzeko aukera izango du azken horrek. Lehen bi platerak Cristianek proposatutakoak izango dira, eta hiru sukaldariek, beraz, gonbidatuak aukeratutako bi plater horiek egin beharko dituzte, zailtasun batekin: ez dute errezetarik izango. Cristianek, gainera, berebiziko ezustekoa emango die sukaldariei, zumaiarra izanik herriarekin lotura estu-estua duen platera eskatuko baitie kozinatzeko. Saioak eta Itxasok ohartarazi diote ez direla arrain zaleak, baina… zer izango ote da? Zailtasunak gainditzeko, Cristianen laguntza beharrezkoa izango dute hirurek. Postrea, berriz, sukaldari bakoitzaren aukerakoa izango da eta, honako honetan, gonbidatuak hartuko du sorpresa. Izan ere, postreetako batek Cristianek jasan ere egin ezin duen osagaia darama.

Dastaketa, hori bai, itsu-itsuan izango da, plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta baloratu beharko du gonbidatuak, puntuak emateko.

Klaudio Landa

Klaudio Landa

Sukaldean ikusiko ditugu Saioa, Itxaso eta Rosa, baina baita berriketa-gelan ere. Hala, Cristian dasta-gelan dagoen bitartean, hiru sukaldariek berriketa gelatik jarraituko dute prozesua, eta puntuaketak handik ikusi ere. Gainera, bigarren platera kozinatzen duten bitartean, gonbidatuak hiru sukaldariak banan-banan ezagutzeko tarte bat izango du, aurrez-aurreko hitzordu batekin. 

Astero bezala, amaieran, jakirik gustukoenak prestatzea lortu duen sukaldaria hobeto ezagutzeko aukera izango du Cristianek, afari batean. Orduan jakingo dugu gehien gustatu zaion sukaldaria izan ote den jateko moduko plater gehien prestatu dizkiona. Bat egingo al dute?

"Jateko Modukoa", Klaudio Landak aurkeztuta, ostegunetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Jarraipen zabala sare sozialetan

Telebistako eta webguneko emisioarekin batera, presentzia zabala du programak sare sozialetan, Instagram, Twitter eta TikTok kontuen bidez. Hala, nola ez, Twitterren jarraipena egingo zaio programa emititzen den bitartean, eta Instagramen eta TikToken jarraipen aktiboa egin zaio programari, eduki gehigarriak eskainiz.

"Jateko Modukoa" saioaren webgunea

Sareetan:
Instagram: jatekomodukoa_etb 
Twitter: JatekoModukoa
TikTok: @jatekomodukoaetb
Atal guztiekin playlist berezia EITBren YouTube kanalean: youtube.com/EitbEus