Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:00etan

Kepa Junkera eta Sorginak Zugarramurdin, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Kepa Junkerak Zugarramurdin eskaini zuen kontzertu ikusgarria izango da ikusgai.

0:21
Oholtzan

"Oholtzan" saioak gau berezia biziko du gaur gauean Kepa Junkeraren eskutik. 2016ko urriaren 1ean Zugarramurdiko lezean Sorginak taldearekin batera eskainitako emanaldiaz gozatu ahal izango dugu, 22:00etan, Ilaski Serranok aurkeztuta.

Maletak diskoa aurkezteko ikuskizunak, trikitixa soinuekin batera, dantza eta koreografia ikusgarriak, Aitzol Atutxa aizkolariaren eta Karmele Gisasola harrijasotzailearen parte-hartzeak eta Ituren joaldunak bildu zituen, besteak beste. Ikuskizunaren parte izan ziren, gainera, Sorginak taldearen ahotsak, dantzak eta perkusioa.

Akelarrearekin amaitzeko, gainera, su handia piztu zuten eta parte hartzaile guztiak suaren inguruan dantzan jarri ziren.

Kepa Junkera eta Sorginak Zugarramurdin ikuskizuna, "Oholtzan" saioan, gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.