Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Soinua eta kantua hizpide, aste honetako 'Teknopolis'en
EITB
Gainera, sagardoaren ekoizpenaren atzean dagoen ikerketaren berri emango du saioak.
Soinua eta kantua izango dira protagonista aste honetako 'Teknopolis'en. Leire Gomez abeslari lirikoa da eta Bilboko Operako Koruko kidea. Abesten ederki daki eta horretarako lan-tresna duen bere ahotsa kontrolatzen ikasi behar izan du. Kontraesana dirudien arren, modu naturalean emozioak pizten dizkigun kantuaren atzean kontrola dago, eta zientzia asko ere bai.
Eta sagardoa edari tradizional bat izanik ere, zientzia asko du atzetik. Batez ere azken urteetan sagardoa hobetzeko egiten ari diren ahaleginen atzetik. Eta kasu honetan ere kontrola beharrezkoa da: sagardoaren kalitatean eragiten duten faktoreen kontrola. UPV/EHUn egindako tesi batek sagar-barietateek bukaerako sagardoan duten eragina ikertu dute, eta kontsumitzaileentzat barietate gustagarrienak zein diren definitu dute. Etorkizuneko sagardoa barietate horiek egoki nahastuz egingo da, antza.
'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n.