Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Unibertsitateko habiatik ateratako enpresak, gaur, 'Teknopolis'en

EITB

Horien artean, kaioen jarraipena egiteko gailuak sortu ditun Wimnbitek enpresa ezagutuko dute.

Kaioa ez da inguruko hegaztirik maitatuena, baina, izatez, animalia ederra da. Aranzadiko Ornitologia Sailak gauzen interneteko teknologia erabiltzen du kaio hankahorien jarraipena egiteko. Duela bi urte abiatu zuen proiektuan, kaioak harrapatu eta GPS gailuak jartzen dizkiete. Gailuek ordu erdian behin bidaltzen duten kokapen-seinaleari esker, kaioen mugimendu guztiak jakitea posible da. Esate baterako, non elikatzen dira? Zabortegietara joaten dira? Galdera horien erantzuna jakingo du aste honetako 'Teknopolis' saioak.

Kaioen jarraipena egiteko gailuak Wimbitek EHUren spin-offean garatu dituzte. Spin-offak unibertsitate edo beste erakunde bateko ikertzaileek produktu bat garatzeko osatzen dituzten enpresak dira. Eta azken urteetan ugaritzen ari dira. Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako ikerketek ere ateak zabaldu dizkiete hainbat ikerketa-taldeei enpresa mundura salto egiteko. Guztira zazpi izan dira atera diren spin-offak eta horietako hiru, Movalsys, Eversens eta Tafco Metawireless, ezagutuko ditu aste honetako saioak gertutik.

Amaitzeko, Atariko Probara Mondragon Unibertsitateko ingeniari bat gonbidatu dute: Jon Aurrekoetxea. Gaindituko du?

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 12:00etan ETB1en eta eitb.eus-en, eta igandean, 13:30ean ETB2n eta gure webgunean.