Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Digestioa egiteko baliozko erremedioak eta mitoak aztergai, 'Teknopolis'en

EiTB

Horrez gain, albaitaritza klinika batera joango dira, urtea etxeko animaliez inguratuta amaitzeko.

  • Iñaki Leturia 'Teknopolis' saioaren aurkezlea.

    Iñaki Leturia 'Teknopolis' saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Eguberrietako menua pentsatzen hasiak gara gehienok. Zaila izango da tripakadarik gabe onik irtetea egun hauetan. Aste honetako 'Teknopolis' programan, menua erabakitzen lagunduko digute, digestioak hainbeste sufri ez dezan, eta digestioa ongi egiteko erremedioen errepasoa egingo dute: batzuk baliozkoak dira, eta beste batzuk, oinarririk gabeko mitoak.

Eta urtea etxeko animaliez inguratuta amaitzeko, 'Teknopolis'ekoak albaitaritza-klinika batean izan dira. Orain arte, albaitaria gizakion familia-medikuaren parekoa izan da, baina hori erabat aldatu da. Geroz eta albaitaritza-zentro gehiagotan, zerbitzu espezializatuak eskaintzen dituzte: kardiologia, neurologia, traumatologia, onkologia, irudi bidezko diagnosia... Benetako ospitale bihurtu dira etxeko animalientzat.  

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.