Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Etxerako energia berriztagarriak hizpide, "Teknopolis" saioan
EITB Media
Aerotermia, geotermia edota biomasa instalazioak edituzten lagunen testigantzak jasoko dituzte.
-
Energia berriztagarriez arituko dira "Teknopolis" saioan.
Etxean jarri daitezkeen energia berriztagarriak aztertuko ditu aste honetako "Teknopolis" programak. Energiaren autokontsumorako aukerak geroz eta gehiago dira eta etxebizitza-mota guztietara egokitu daitezke. Esate baterako, Irati Castro eta Pablo de Luna Bilboko pisu batean bizi dira eta aerotermia jarri dute. Olatz Ajuriak bere etxebizitza eraikitzerakoan geotermia sartzea erabaki zuen. Eta Iosu Begoñak ehun urte baino gehiagoko baserria berotzeko biomasa-instalazio bat du. Horien esperientziak bilduko dituzte.
Etxerako energia berriztagarriak
Gainera, energia berriztagarrietan dagoen aukera ezagutzeko, Energiaren Euskal Erakundeko Sergio Lópezekin egongo dira. Gaur egungo egoeraz hitz egingo du eta, nola ez, dirulaguntzez galdetuko diote. Azken finean, energia berriztagarriak jarri ala ez erabakitzeko orduan ekonomiak pisu handia du.
"Teknopolis" saioa larunbatean eskainiko da, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 12:15ean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahalko dira.