Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Txipiroi entsalada epela
Txipiroi entsalada epela
Osagaiak
  • -Txipiroiak, 4
  • -Ganbak, 4
  • -Baratxuria
  • -Gula pakete bat
  • -Uraza ezberdinak
Prestaketa

Hasteko, plantxa ondo berotu eta txipiroiak bertan egin.

Ganbak zuritu.

Baratxuria txikitu eta zartagian, oliba-oliotan gorritu.

Bertan gulak eta ganbak jarri eta sueztitu.

Uraza gatza eta ozpin-olioaz gozatu.

Osagai guztiak platereratu eta perrexilaz apaindu. Nahi izanez gero, erabili molde bat urazari forma berezia emateko.