Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Sabroz arroza Milango erara
Sabroz arroza Milango erara
Osagaiak
  • -Sabroz arroza, 300 g
  • -Tomate handi bat
  • -Tipula ertain bat
  • -Piper gorri bat
  • -Berakatz aleak, 2
  • -Urdaiazpikoa, 50g
  • -Ardo zuria, edalontzi erdi
  • -Parmesano gazta
  • -Gatza
  • -Oliba-olioa
Prestaketa

Hasteko, tipula, tomatea eta piper gorria txikitu eta zartagian, oliotan sueztitu.

Baratxuri aleak txikitu eta aurrekoari gehitu. Gatz pitin at bota.

Urdaiazpiko zati txikiak gehitu eta dena ardo zuriarekin busti eta murriztu.

Arroza gehitu eta guztia ondo nahasi.

Ura gehitu eta egiten utzi.

Parmesano gazta birrindua gehitu eta perrexilarekin apaindu.