Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gaur

Thierry Biscary Kalakaneko kantaria gonbidatu, 'Txoriene' saioan

A.A.

EiTB

Bruno Jauriberry aste honetako sukaldari protagonistaren lehengusua da, eta elkarrekin abestuko dute.

Gaurko 'Txoriene' saioak ezohiko irudi bat ekarriko digu. Izan ere, sukaldaritza-saioa den arren, aste honetako protagonista, Bruno Jauriberry, kantuan ikusteko parada izango dugu, gonbidatu berezi batekin batera, Kalakan taldeko Thierry Biscary abeslariarekin, hain zuzen ere, Brunoren lehengusua baita. Biek elkarrekin kantu tradizional eta eder bat abestuko dute. Aurretik, ordea, gasna dastaketa bat egingo dute eta Irulegiko arno bat edango dute.

Donibane Garazitik oso gertu dagoen Duzunaritze-Sarasketa herriko Gamia jatetxeko nagusia da Bruno Jauriberry. Osteguneko saioan, gazta ezberdinak aurkezteaz gain, legatza prestatuko du, plantxan, hirugihar eta barazkiz lagunduta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista