Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia

Bilboko Kafe Antzokia, aste honetako 'Txoriene'n

EiTB

Bilboko Kafe Antzokiko sukaldaria, Fani Azkona, izango dugu aste honetan zehar 'Txoriene' saioan, antzokian dastatu daitezkeen platerak prestatzen.

Aste honetan, 'Txoriene' saioan, Bilboko Kafe Antzokiko sukaldaria, Fani Azkona, izango dugu, bertako jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatzen.

Bilboko Kafe Antzokiak eskaintza zabala du gastronomiaren esparruan ere. Eguneko menuak, talde-otorduak eta enpresa-menuak prestatzen dituzte, baita lunch zerbitzuak ere. Taldeentzako otorduetan, aukeratutako menuaz gain, musika-ekitaldi batez gozatzeko aukera ere eskaintzen du Bilboko Kafe Antzokiak.

Bilboko Kafe Antzokia Done Bikendi kalean dago. Egunez giro lasaia eskaintzen du; gauez, berriz, jaialdi eta kontzertuak antolatzen dituzte, eta giro apartaz gozatzeko aukera izaten da bertan.

Fani Rodriguezek aste honetan 'Txoriene' saioan prestatuko dituen plateren artean, honakoak ditugu: masail eta patata tinbala porto saltsarekin, marrubi eta esne-gain irabiatua eta porrusalda krema ogi txigortuarekin eta bakailao zati konfitatuekin.

Hau guztia, aste honetan, 'Txoriene'n, 13:30etik aurrera, ETB1en.