Txoriene
Gastronomia
Foruko Baserri Maitea, 'Txoriene'n
B.F
EiTB
Baserri Maitea Foruko jatetxeko nagusiak, Juanan Zalduak, eta bi sukaldarik bertan dastatu daitezkeen platerak prestatuko dizkigute aste osoan zehar.
'Txoriene' saioko ataletan Baserri Maitea Foruko jatetxea izan dugu gonbidatu. Jatetxeko nagusiak, Juanan Zalduak, eta bi sukaldarik, Jon Enbeitak eta Alexia Ballesterosek, jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatu dizkigute.
Foruan dago Baserri Maitea jatetxea, Urdaibain, ingurune natural paregabean. XVII. mendeko baserri eder batean, eta Juanan Zalduak gidatuta, kalitatezko produktuak eta sukaldaritza tradizionalean oinarritutako plater berriak uztartzen dituzte.
Ospakizun ugari hartzen ditu Baserri Maitea jatetxeak, eta bi jantoki ditu horretarako. Lurrak eta itsasoak eskaintzen dizkigun jakiak baliatuz, plater berriak sortzea dute helburu. Jatetxeko beste berezitasunetako bat txingarretan egindako haragia da, eta baita inguruetan hartutako arrainak ere.
Besteak beste, plater hauek prestatu dizkigute Baserri Maitea jatetxeko sukaldariek: onddoa txingarretan erreta, angulak pi-pilean txingarretan eginda, legatz-kokotxak txingarretan eginda ahuakate ozpin-olioarekin, txuletoia txingarretan erreta eta okela gorriaren kroketa, sagarra txingarretan erreta neguko frutekin, etab.
Hori guztia, 'Txoriene' saioko ataletan, 13:30etik aurrera, ETB1en.