Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:15ean

Euskal nortasunari buruzko gogoeta, gaur gauean, "Ur Handitan" saioan

EITB Media

Xabier Amuriza, Leocadia Bueriberi, Beñat Rodrigo ‘Kiliki Frexko’, Amaia Zubiria, Ikram Ghacham-Emrani, Oihana Bartra, Amancay Gaztañaga eta Maika Etxekopar gonbidatuen hausnarketak bilduko dituzte.

0:33
Xabier Madariaga Beñat Rodrigo

Euskal identitatea izango du hizpide "Ur Handitan" saioak, gaur gauean. Euskaldun zerk egiten gaituen ezagutzen ahaleginduko dira eta izate kolektibo hori gutako bakoitzarekin nola uztartzen den aztertuko dute. Ba al dago euskal nortasunik eta nortasun horri dagokion markarik? Belaunaldiz belaunaldi zertan eta nola joan da aldatzen euskal nortasuna? 

Euskal Herria gero eta anitzagoa da eta saio honetan aniztasun hori islatzen duten zortzi euskal herritar elkarrizketatuko dituzte; genero, arraza, jatorri eta belaunaldi ezberdinetakoak guztiak. 

Elkarrizketez gain, euren arteko lau topaketa antolatuko dituzte. Protagonistak aurrez aurre jarriko dira, “"Nor gara gu?" galderatik abiatuta euskal nortasunari buruz gogoeta egitea helburu. 

Besteak beste, euskara, arrazakeria, belaunaldien arteko talka, kultura, erlijioa, pribilegioak eta periferia bezalako gaien inguruko hausnarketan jarriko dituzte protagonistak: Xabier Amuriza eta Leocadia Bueriberi; Beñat Rodrigo Kiliki Frexko eta Amaia Zubiria; Ikram Ghacham-Emrani eta Oihana Bartra; eta Amancay Gaztañaga eta Maika Etxekopar.

"Ur Handitan" saioa astearteetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.