cerrar buscador

06:22

Trafikoa

Kamioi baten istripua

AP-8a berriro zabaldu dute Bilbon ia gau osoa itxita eman ondoren

agentziak | erredakzioa

Autobidea 04:00ak aldera berriz zabaldu dute Donostiako noranzkoan, eta 05:00etan Kantabriako noranzkoan, kamioia kendu eta errepidea erabiltzeko moduan uzteko lanak bukatu ondoren.

  • Istripuan kamioiak zeramatzan likidoaren bi heren isuri dira. Irudia: EiTB

    Istripuan kamioiak zeramatzan likidoaren bi heren isuri dira. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

AP-8 autobideko zirkulazioa etenda egon da ia gau osoan Bilbo parean, Donostiarako noranzkoan, 16:00etan istripua izan duen kamioia kendu eta errepidea erabiltzeko moduan uzteko lanak zirela eta.

Autobidea 04:00ak aldera berriz zabaldu dute Donostiako noranzkoan, eta 05:00etan Kantabriako noranzkoan, Radio Euskadik aurreratu duenez. Autobideak ia 12 ordu eman ditu moztuta.

Istripua Hegoaldeko Saihesbidearen eta AP-8aren arteko korapiloan gertatu da, kamioia errepidetik atera, hesiaren kontra jo, eta irauli denean.

Zisternan 24.000 litro amonio lignosulfonoato zeramatzan; likido hori egurraren orea egiteko erabiltzen da, ez da kutsakorra. Istripuan likidoaren bi heren isuri dira, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Kamioiaren zisternan geratu den likidoa atera egin dute, ibilgailua garabiekin kendu ahal izateko.

Kamioia bertatik kendu eta isuritako likidoa jaso eta gero, errepidea konpondu dute.

Istripuaren ondorioz, ibilgailuen zirkulazioa desbideratu egin behar izan dute, bestelako bideak eskainita.

Hala, Kantabriatik eta Ezkerraldetik etorritako ibilgailuak Txorierriko Korridorera eraman dituzte, eta Bilbon zirkulazioa BI-631 errepidetik N-634 errepidera desbideratu da.

 

Iruzkinak