cerrar buscador

20:46

Trafikoa

Irungo noranzkoan

AP-8a itxita gau osoan Bilbo parean, kamioiaren istripuagatik

agentziak | erredakzioa

Kamioia bertatik kendu eta isuritako likidoa jaso eta gero, errepidea konpondu beharko da, horretarako fresatu eta mundruneztatu egin beharko dute berriz, seguruenik.

  • Istripuan kamioiak zeramatzan likidoaren bi heren isuri dira. Irudia: EiTB

    Istripuan kamioiak zeramatzan likidoaren bi heren isuri dira. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

AP-8 autobideko zirkulazioa etenda egongo da gau osoan Bilbo parean, Donostiarako noranzkoan, 16:00etan istripua izan duen kamioia kendu eta errepidea erabiltzeko moduan uzteko lanak direla eta.

Istripua Hegoaldeko Saihesbidearen eta AP-8aren arteko korapiloan gertatu da, kamioia errepidetik atera, hesiaren kontra jo, eta irauli denean.

Zisternan 24.000 litro amonio lignosulfonoato zeramatzan; likido hori egurraren orea egiteko erabiltzen da, ez da kutsakorra. Istripuan likidoaren bi heren isuri dira, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Hurrengo orduotan, kamioiaren zisternan geratu den likidoa atera egingo dute, ibilgailua garabiekin kendu ahal izateko.

Kamioia bertatik kendu eta isuritako likidoa jaso eta gero, errepidea konpondu beharko da, horretarako fresatu eta mundruneztatu egin beharko dute berriz, seguruenik.

Istripuaren ondorioz, ibilgailuen zirkulazioa desbideratu egin behar izan dute, bestelako bideak eskainita.

Hala, Kantabriatik eta Ezkerraldetik etorritako ibilgailuak Txorierriko Korridorera eraman dituzte, eta Bilbon zirkulazioa BI-631 errepidetik N-634 errepidera desbideratu da.

 

Iruzkinak