Ekonomia -

Abiadura handiko trena

Sustapen Ministerioak AHTren proiektua bakarka gauzatuko du Nafarroan

Egitasmoa “berehala” bere gain hartuko duela iragarri du Espainiako Gobernuak, “Nafarroako Gobernuak hitzarmen proposamenari erantzunik ez diolako eman”.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Erkidegoan abiadura handiko trenaren egitasmoa bakarka gauzatuko duela iragarri du Sustapen Ministerioak arratsaldean. Proiektua “berehala” bere gain hartuko duela iragarri du Espainiako Gobernuak, “Nafarroako Gobernuak hitzarmen proposamenari erantzunik ez diolako eman”.

Hitzarmenerako proposamen bat bidaltzeko irailaren 10era arteko epea eman zion Ministerioak Foru Gobernuari. “Nafarroara abiadura handia heltzeko, obretan atzerapen gehiago ezin dugu onartu”, adierazi du Ministerioak agiri batean.

Ministerioaren proposamenaren inguruan eztabaidatzeko, Nafarroako lauko Gobernua, Uxue Barkos presidentea eta Manu Ayerdi presidenteordea bildu dira azken egunetan, baina ez dute adostasunik lortu. EH Bildu, Podemos eta Ezkerra proiektuaren aurka daude.

Maiatzaren 25eko bilera

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Iñigo de la Serna Sustapen ministroa maiatzaren 25ean bildu ziren, eta lanak aurrera eramateko hitzarmen berri baten zirriborroa eman zion ministroak kontseilariari, Ministerioak zehaztu duenez.

Sustapen Ministerioak lanen finantziazioaz arduratzea proposatzen zuen hitzarmenak, baina “obren zati handi bat Nafarroako Gobernuak zuzendu behar zituen”.

Ministerioak erantsi duenez, Nafarroako Gobernuak hitzarmen proposamenari ekarpenak egitea eta Exekutibo zentralari bidaltzea adostu zuten bileran.

“Bilera hartatik Foru Gobernuarekin harremanetan izan dira, Sustapen Ministerioak behin eta berriro eskatu dio ekarpenak egiteko. Epea uda bukatu baino lehen amaitzen zela gogorarazi dio. Nafarroako Gobernuak erantzuna atzeratu du eta Sustapen Ministerioak proiektuaren garrantzia azpimarratu du beti, aurrera egiteko beharra nabarmenduz”, azaldu du agirian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Euskal Y