Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume batek sexu-eraso saiakera jasan du Portugaleteko jaietan

Mugimendu Feministak gaitzespen-elkarretaratzea deitu du ostegunerako. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Artxiboko irudian, Basaurin egindako elkarretaratze bat. Argazkia: EiTB.
Artxiboko irudian, Basaurin egindako elkarretaratze bat. Argazkia: EiTB.
Artxiboko irudian, Basaurin egindako elkarretaratze bat. Argazkia: EiTB.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek sexu-eraso saiakera jasan zuen joan den astean Portugaleten, San Roke jaietan, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Hain zuzen, abuztuaren 17tik 18rako gauean jazo zen, ostegun goizaldean, aipatu udalerriko Florida parkean.

Portugaleteko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du ostegunerako, jazotakoa gaitzesteko. Protesta 20:00etan egingo dute, Carlos III. etorbidean dagoen metro-geltokiaren ondoan.

Azken egunotan, horrez gain, beste lau sexu-eraso izan dira Bizkaian; horietako bi Bilbon gertatu dira, Aste Nagusian; beste bat, Durangon; eta, azkena, Sopelan.

Bilbon, emakume batek sexu-erasoa pairatu zuen jaietako lehen gauean, Arriaga antzokiaren atzealdean, igande goizaldean; horrez gain, hiru emakumek erasoa jasan zuten astelehenetik astearterako gauean. Bi gizonek eraso zieten, eta ordu batzuk geroago atxilotu zituzten, Plaza Biribilean.

Sopelan, gazte britainiar batek sexu-erasoa jasan zuen larunbat goizaldean Arriatara hondartzako aparkalekuan; Durangon, beste emakume bat izan zen eraso baten biktima, igande goizean, tren-geltokiaren inguruan. Erasotzailearengandik ihes egitea lortu zuen, eta berehala joan zen gertatutakoa salatzera.

----------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Portugalete argazkiak Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko azken ordukoa