Mundua -

Krisia

Joe Biden: 'Errusiak Genevako akordioa betetzen hasi behar du'

"Zenbat eta Errusiak probokazio handiagoa egin, orduan eta isolatuago egongo da", esan du Obamaren Gobernuko bigarrenak.

Soldadu ukrainarrak, Kieveko aireportuan. Irudia: EFE
Soldadu ukrainarrak, Kieveko aireportuan. Irudia: EFE
Turtxynoven eta Bidenen arteko bilera Kieven

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Amerikako Estatu Batuetako presidenteordeak esan duenez, Errusiak Genevako akordioak betetzen hasi behar du, Ukrainako krisia konpontzeko.

"Errusiak hitz egiteari utzi eta ekintzekin hasteko unea da", esan du Bidenek Kieven emandako prentsaurreko batean, Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroarekin bildu eta gero.

Bidenek "Errusiaren aldeko separatistak" armak uztera eta Ukrainako ekialdean hartuta dituzten eraikin publikoetatik alde egitera konbentzitzeko eskatu dio Moskuri.

"Ez da hain zaila egiten. Aurrera egiteko denbora bukatzen ari da. Ez dugu utziko hau prozesu amaigabe bihurtzen", esan du.

"Herrialde batek ezin du beste herrialde bat mehatxatu, tropak mugan jarrita, ondoko herrialdeko egoera ezegonkortuz. Ez dugu nahi Errusiak mozorrotuta eta uniformeak jantzita herrialdearen ekialdean eraikinak hartzen dituztenak babestea".

Halaber, ohartarazi du: "Esan nahi genuke, zenbat eta Errusiak probokazio handiagoa egin, orduan eta isolatuago egongo da".

Gainera, maiatzaren 25ean egitekoak diren presidentetzarako hauteskundeen prestaketa lanen garrantzia azpimarratu du, Bidenen esanetan "Ukrainako historiako hauteskunderik garrantzitsuenak" dira.

Biden igandean heldu zen Ukrainako hiriburura, Donetsk eskualdean tiroketa bat izan eta hurrengo egunera.

Errusiaren aldekoek eta Errusiak berak amaitutzat eman zuten ezarritako su-etena, Kievi errua leporatuta, baina Ukrainako segurtasun indarrek ziurtatu egin dute aurreko ostiraletik ez dutela talde horien kontrako ekintzarik egin.

AEBko hedabideen arabera, Washington prest dago Kieveko Gobernuari diruz laguntzen jarraitzeko, erreformak bultzatzeko, baina arlo militarrean ez dute konpromiso handirik egiteko asmorik, Ukrainako Armadak arma berriak behar dituzten arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Ukraina albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Errusia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Joe Biden azken albisteak Errusia-Ukraina gerra