Politika -

Polizia operazioa

Atxilotu bat Ceutan, adingabeak Estatu Islamikora erakartzea egotzita

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, atxilotuak harremanak zituen hiri autonomoko pertsona erradikalekin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Guardia Zibilak nazionalitate espainiarreko gizonezko bat atxilotu du Ceutan, Estatu Islamikoarekin bat egiteko adingabeak bilatzea egotzita, Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez.

Atxilotuak 34 urte ditu eta Ceutako bizilaguna da, eta Estatu Islamikoarentzat (EI) erradikalizazio lanak eta kide berriak bilatzen zituela leporatzen dio Poliziak.

Oharraren arabera, Ceutan bizi zen adingabe batek Siriara bidaiatzeko eta Estatu Islamikoarekin bat egiteko zuen asmoa ezagutu ondoren hasi ziren atxilotuaren ingurua ikertzen.

Ministerioaren esanetan, atxilotua haren inguruan ezaguna zen ideologia salafista ortodoxoarekiko atximendua izateagatik eta hiri autonomoko giro horretan mugitzeagatik.

Antza denez, atxilotuak hiri autonomoko pertsona erradikalekin harremanak zituen eta ideologia salafistaren baitako bizimodua hertsiki jarraitzeko eskatzen zien.

Ceutako hainbat gazte Siriara joaten ari zirela antzeman ondoren abiatu zuen ikerketa Guardia Zibilak.

Espainiako aginpideen arabera, atxilotuak gatazka guneetara joateko eta Estatu Islamikoarekin bat egiteko laguntza eskaitzen zien profil ahule adingabeei. Lehendabiziko hurbilketaren ondotik, doktrinamendu prozesuan sakontzen ei zuen mezuak eta internet erabilita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak