Politika -

80. urteurrena

Agirre lehendakariak webgunea estreinatu du

Webgunearen helburua da XX. mendeko euskal pertsonaiarik garrantzitsu eta eragingarrienetako bat zer-nola bizi izan zen gizarteratzea, "modu arin eta gertukoan".

lehendakariagirre.eus webgunea
lehendakariagirre.eus webgunea
lehendakariagirre.eus webgunea

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaioberri den webgune batek lehen Eusko Jaurlaritzaren eta Jose Antonio Agirre lehen lehendakariaren 80. urteurrena omenduko du. Webguneak Agirreren bizitzaren ikuspegi historikoaren berri emateaz gain, "Gure izaeraren ispilu – Retrato de lo que somos" proiektuaren inguruan sortuko diren albiste eta jarduera guztien informazio eguneratua ere emango du.

Lehendakariagirre.eus atari berriak XX. mendeko euskal pertsonaiarik garrantzitsu eta eragingarrienetako bat zer-nola bizi izan zen gizarteratzea du helburu, "modu arin eta gertukoan".

Webguneko ataletako batean, lau euskal zinemagile gaztek euren ikuspuntua ematen dute Jose Antonio Agirrek erbestean egin zuen bidaiaren inguruan. Autore gazte horiek Gernikan, Parisen, Berlinen eta New Yorken kokatu dituzte beren dokumentaletako kontakizunak.

Atariaren beste atal azpimarragarri bat balio positibo eta unibertsalen ingurukoa da. Hilero-hilero Agirre lehendakariak defendatu zituen balioak islatzen dituzten bideoak sortu eta kaleratuko dira, gaur eguneko errealitatearekin uztartuz.

Webgune berria eitb.eus-en integratuta dago. EiTB taldea, gainera, Agirreri buruzko albiste eta eduki multimedia guztiak ere biltzen joango da, webgune berezi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa Jose Antonio Agirre