Politika -

Rafa Diez, aske

Rafa Diez: 'Indarrak bildu behar ditugu burujabetzarako bidean'

Kartzelatik atera ostean egindako lehen adierazpenetan, "anbizio falta" sumatu duela esan du buruzagi sindikal ohiak, baina "indar nahikoa" badela azpimarratu.

Diez, Muskizera heldu den unean. Argazkia: EFE
Rafa Diez. Argazkia: EFE
Harrera ekitaldia egin diote Rafa Diez Usabiagari Muskizeko Pobeña auzoan

1:39

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Konbentzituta nago herri honetan badela indar nahikoa bide soberanistari eta askapen bideari heltzeko. Indarrak bildu behar ditugu". Mezu hau helarazi nahi izan du Rafa Diez LABeko idazkari nagusi izandakoak kartzelatik irten berritan. Sei urte eta erdi eman ditu preso, 'Bateragune auziagatik'.

El Duesoko (Santoña, Kantabria) espetxetik irten eta ordu batzuetara lehen omenaldi bat egin diote Diezi, Muskizen. Oholtzara indartsu igo da, eta bertan bildutako dozenaka pertsonek emandako babesa eskertu du, lehenik.

Jarraian, ezker abertzaleak euskal gizarteari ekarpen ?izugarria? egin diola azpimarratu, eta Espainiako Estatuak berori ?zatituta eta indarrik gabe? nahi duela salatu du, ?prozesu politikoa guztiak indargabetzeko?. Haren ustez, helburu hori du, eta horregatik existitzen dira ?dispertsioa eta kartzelatzeak?, baina ?ez dute lortu eta ez dute lortuko?.

LABeko idazkari nagusi ohiak Maltzagako Mahaia hartu du hizpide, abertzaleen topagune bat aldarrikatu baitzuen 2008an, adierazpen batean, burujabetzaren aldeko estrategia bati ekiteko: ?Maltzaga euskal gizartean dago, sindikalgintza abertzalean, Gure Esku Dago gizarte dinamikan, euskal presoen aldeko gizarte dinamikan, gutun sozial baten aldeko borrokan, borroka feministan eta euskararen aldeko borrokan?.

Presoen egoerari buruz adierazi duenez, ?bada garaia egungo kartzela politika, PPren Gobernuak politikoki bahituta duena, errotik aldatzeko, bake eta bizikidetza demokratikoko agertoki bat eraikitzen lagun dezan, euskal preso politikoak Euskal Herrian aske egon daitezen?.

Irteera hunkigarria

08:30 jo barik zeudela igaro du El Duesoko kartzelako hesia Diezek. 100 bat pertsona zituen zain, senitarteko, lagun eta ezker abertzaleko buruzagi eta LAB sindikatuko kide ugari tartean. Aurpegi ezagunen artean, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta (Sortu) eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia izan dira. Laurak Bategune auziagatik zigortu zituzten, Diezekin batera. Ezker abertzaleko buruzagi historiko andana ere izan da espetxe atarian: Rufi Etxeberria, Tasio Erkizia, Pablo Gorostiaga edo Jose Luis Elkoro. LAB sindikatuak ere ordezkaritza zabala bidali du El Duesora, Garbiñe Aranburu idazkari nagusia buru zuela.

Ikusmin handia izan da. Dozenaka kazetari eta kamera Diez Usabiaga noiz aterako zain egon dira, 08:00etatik aurrera espero baitzen irteera.

RAFA DIEZ  KARTZELATIK IRTETEAN ASKE EFE

Diez, El Duesotik ateratzean. EFE

08:26an irten da espetxetik LABeko idazkari nagusi izandakoa. Kartzelako eraikinetik kanpoalderaino zeuden 200 metroak eskuetan zituela egin ditu Diezek. Zain zeudenek oihu eta emozio artean jaso dute. Lehen besarkada Iñigo Iruin abokatuari eman dio; gerora etorri dira emazte eta seme-alabei emandakoak, Garbiñe Aranburu LABeko egungo buruzagiari edo Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiari emandakoa ere.

 

 

Harrera ekitaldirik ez, Kantabrian

Espetxe irteeran bertan lehen omenaldia egin nahi zion LAB sindikatuak Diezi, Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak, ordea, ekitaldia debekatu zuen atzo, eskaera epez kanpo egin zutela argudiatuta. Auzitegi Nazionalaren tesiarekin talka egin du erabakiak. Izan ere, Andreu epaileak ez zuen ekitaldiok galarazteko arrazoirik ikusi (Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Plataformak eskatu zuen).

Dena dela, Santoñako ekitaldia bertan behera uztea erabaki zuen sindikatuak, eta lehen harrera Euskal Herrian egitea ebatzi. 11:45ean egingo diote ongietorria Muskizen (Pobeña auzoan).

 

 

Hain justu, senitarteko eta lagunak besarkatu ostean, Euskal Herrira bidean jarri duen autoan igo da Diez, 08:38 aldera.

PPren Gobernuaren espetxe-politika, 'benetako bahiketa politikoa'

Arratsaldean, Lasarten, Diez Usabiagak salatu du PPren Gobernua 'benetako bahiketa politikoa' ari dela egiten, espetxe-politikarekin; horrekin, Diezen iritziz, 'bake-prozesuaren bilakaera baldintzatu nahi du; prozesu horrek integrala izan behar du, eta alde guztiek emandako beste konpromiso politikoen gainean eraiki behar da'.

Ehunka lagun bildu dira Lasarte-Orian egindako harrera-ekitaldian. Bertaratu direnenek ikurrinak eta LAB sindikatuaren ikurrak zeramatzaten; 'euskal presoak, kalera' oihukatu dute, tarteka.

Ekitaldian, besteak beste, Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia izan da, bai eta Arnaldo Otegi ezker abertzaleko zuzendaria eta Patxi Zabaleta Aralarreko zuzendari ohia.

Diez Usabiaga familiakoekin iritsi da Okendo plazara. Hitz egin duenean, esan du PPren Gobernua 'benetako bahiketa politikoa' ari dela gauzatzen, jarraitzen duen espetxe-politikarekin; hala, kritikatu du ?eskubideak urratzen? ari direla, eta esan du 'interes politikoagatik' ari zaiola eusten presoen dispertsioa. Xedea da, Diezen arabera, 'bake-prozesua baldintzatzea; integrala izan behar da, eta alde guztiek emandako beste konpromiso politikoen gainean eraiki behar da'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Sortu Langile Abertzaleen Batzordeak Presoak bideoak EH Bildu Gaurko azken ordukoa Kantabria