Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Juncker: 'Bitartekaritza ez da posible, alde bakarrak eskatu duelako'

Politika

Katalunia

Juncker: 'Bitartekaritza ez da posible, alde bakarrak eskatu duelako'

eitb.eus

2017/10/13

Bestalde, Rajoyri egoerak “okerrera ez egiteko neurriak” hartzea “aspaldi” eskatu ziola jakitera eman du Europako Batzordeko presidenteak.

  • Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

    Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

    Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Espainian oraingoz bitartekaritza ezinezkoa dela adierazi du gaur Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak, alde bakarrak soilik eskatu duelako.

Bestalde, Kataluniak independentzia lortuko balu, Europako beste eskualde batzuek gauza bera egingo luketela ziurtatu du Junckerrek. EBko ordezkariaren hitzetan, egoera horretan Batzordeak ezin du bitartekari izan, Europar Batasunean (EB) “kaos handiagoa” sortuko lukeelako.

“Kataluniak independentzia lortzen baldin badu, beste batzuek gauza bera egingo lukete. Hori ez dut atsegin”, esan du politikariak Luxenburgoko Unibertsitatean.

“15 urte barru 90 herrialdek osatutako Europar Batasuna ez nuke nahi, ezinezkoa litzateke”, azpimarratu du Junckerrek.

Bitartekaritza bai, baina “Estatu kideen artean”

Europar Batasunak bitartekari izateko asmorik ez duela berretsi du Batzordeko presidenteak, nahiz eta Generalitateak hala eskatu. Paper hori noizbait “Estatu kideen arteko” negoziazioetan soilik hartu dutela nabarmendu du.

Gainera, Europaren bitartekaritza “alde bakarrak soilik” eskatu duela gogorarazi du. Testuinguru honetan, ez bera, ezta Donald Tusk Europako Kontseiluaren presidentea ere, ezin direla bitartekari izan azaldu du.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari egoerak “okerrera ez egiteko neurriak” hartzea “aspaldi” eskatu ziola jakitera eman du Junckerrek.

Luxenburgoko ministro ohia “kezkaturik” agertu da. Askok nortasun propio bat bilatzea beste batzuekin “bateragarria ez” izatea pentsatzeak kezkatzen du Juncker.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena