Gizartea -

Webgune berria

orain.eus jaio da, EITBren informazio zerbitzu digitalaren webgune berria

EITBren betiko informazio-zerbitzuen zorroztasun eta hurbiltasun osoa, bere espazio digital berrian.

oRain
oRain
Orain.eus jaio da, EITBren informazio zerbitzu digitalaren webgune berria

0:30

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur orain.eus aireratu da, EITBren albiste-zerbitzu digitalaren webgune berria.

Web berriaz eta aurretik martxan zegoen Whatsapp bidezko abisu zerbitzuaz gain, APPa ere eskaintzen du Orainek, eta eskuragarri daude dagoeneko App Store (jaitsi hemen klik eginda) eta Play Storen. Bertan, jakinarazpenak aktibatu ahal izango ditu erabiltzaileak mugikorrera edo tabletera, eta gaika bereizi. 

Orainen EITBren betiko informazio-zerbitzuen zorroztasun eta hurbiltasun osoa izango da nagusi, bere espazio digital berrian.

Webgune berrian gaurkotasunari buruzko albisteak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, bideoak, argazkiak, streaming-ak eta askoz gehiago, diseinu berri, eta moderno eta orekatu batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak