Bake prozesua
Lehenengo kontaktua
Jonan Fernandezek bilerak hasiko ditu alderdiekin aste honetan
Erredakzioa
Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza arduradunak zuhurtziaz jokatu nahi du bilera horietan, eta, ondorioz, ez du topaketen datarik ezta ordenarik eman.
-
Jonan Fernandez Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin bilduko da. Efe.
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza Idazkaritzako arduradunak bilera sorta hasiko du aste honetan Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin. Fernandezen helburua, bere lanaren ardatz nagusien berri ematea da.
Jaurlaritzaren arabera, Fernandez EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPyD alderdiekin bilduko da.
Bakegintza eta Elkarbizitza arduradunak zuhurtziaz jokatu nahi du bilera horietan, eta, ondorioz, ez du topaketen datarik ezta ordenarik eman.
Fernandezentzat alderdi politikoekin izango duen lehen kontaktua izango da, eta asmoa Euskadiren egoeraz hitz egitea eta Idazkaritzako lanaren ardatz nagusien berri ematea izango da.