Politika -

Elkarrizketa

Jonan Fernandez alderdi politikoekin harremanetan jarriko da, laster

Aste honetan edota hurrengoan izango da hori. Gaineratu duenez, ziur dago bere lanagatik 'egurra' jasoko duela.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Saileko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Saileko idazkari nagusia.
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Saileko idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak iragarri duenez, aste honetan edota hurrengoan Eusko Legebiltzarreko taldeekin harremanetan jarriko da.

'Egun on Euskadi' saioan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, badaki bere lanagatik "egurra" jasoko duela. Halaber, bera Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari nagusi izendatzeak kontrako iritziak eragin zituela jakin arren, bere hitzetan, garrantzitsuena egiten duen lana da. Bizikidetza alorrean lana zuhurtziaz egin behar da "adostasuna" lortzeko, Jonan Fernandez arabera.

Horren hitzetan, kartzela politikako salbuespenezko egoerarekin amaitu behar da, ETAk indar armatuaren amaiera iragarri eta gero. Mariano Rajoy Espainiako presidentearen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren arteko elkarrizketek kartzela politika malgutzeko balioko duela uste du.

Bake eta Bizikidetza idazkariak esan duenez, indarkeriaren biktimek eskoletan hitzaldiak ematen jarraituko dute, aurreko legegintzaldian bezala.

Legegintzaldiko helburuak

Legegintzaldi amaieran "elkarrekin iraganera, orainaldira eta etorkizunera begiratzea" lortu nahi du Jonan Fernandezek. "Itxaropenari eta gogoari eutsi behar zaio", gaineratu du.

Jonan Fernandez gustura legoke lau urte barru euskal gizartean elkarrekin iraganera, orainaldira eta etorkizunera normaltasunez begiratzeko oinarriak jartzen badituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea