Itxi

Gizartea

Mediku-azterketa egiteko

Aminatu Haidar Las Palmasera iritsi da Madrilera abiatu baino lehen

Erredakzioa

Medikuak gomendatzen dionaren arabera, denbora gehiago edo gutxiago geldituko da Haidar Kanariar uharteetan. Era berean, baliteke espainiar egoitza-baimena berritzea ere.

Aminatu Haidar ekintzaile sahararra Aaiunetik (Mendebaldeko Saharako administrazio hiriburua) atera da Kanaria Handiko Las Palmasera joateko eta bertatik Madrilera abiatuko da egun gutxi barru, mediku-azterketa egin diezaioten.

Lagunek eta senideek lagundu diote aireportuan, tartean, polizia asko zegoela. Djimi Elgalia Giza Eskubideen Bortxaketa Larrien Biktimen elkarte sahararrak jakinarazi duenez, arazorik gabe bete ditu administrazioko betebeharrak.

Medikuak gomendatzen dionaren arabera denbora gehiago edo gutxiago geldituko da Haidar Kanariar uharteetan. Era berean, baliteke espainiar egoitza-baimena berritzea ere; izan ere, datorren ostegunean baimenak balioa galtzen du.

Haidar duela hilabete iritsi zen etxera, Aaiunera. Hala ere, ez da erabat osatu. Atzo bertan Amnistia Internazionalak esan zuenez, oso ahul dagoela eta urdaileko arazoak dituela.

Amnistia Internazionalak salatu zuen, Marokok poliziaren zaintzapean izan duela Aminatu Haidar etxean egon den hilabete honetan.