albisteak
Biltzarra
Search Congress Bilbao: hasi da atzera kontaketa
Aiora Kintana
eitb.com
Bilatzaileak eta sareko marketing-a ardatz duen biltzarra, Euskalduna Jauregian egingo dute 2010eko urtarrilaren 28an eta 29an, eta eitb.com-ek "media partner" gisa parte hartuko du.
Search Congress biltzarra Bilbon egingo da urtarrilaren 28an eta 29an. Ekitaldian lantegi, hitzaldi zein Networking-a egiteko aukera ugari izango dute parte-hartzaileek.
eitb.com-ek biltzar teknologiko honekin bat egingo du "media-partner" gisa eta zuzeneko streaming-a eta ekimenaren inguruko iruzkinak emango ditu Facebook eta Twitter bidez (#searchcongress).
Urtarrilaren 28an, egun osoan zehar hainbat Workshop edo lantegi eskainiko dituzte sektore honetan lanean diharduten profesionalek. Besteak beste, Albert López (SOFTONIC), Marc Vidal (CINK), Manuel Montilla (PRISACOM), Carlos Redondo (RELEVANT TRAFFIC), Javier Casares (KEEP IT SIMPLE LAB), Jorge Ramos (GOOGLE) eta Enric Ramos (EMAGISTER.COM) izango dira lantegien gidari.
Biharamunean, hitzaldien txanda izango da eta hizlarien artean Enrique Aguilera (PANDA), Alberto Knapp (THE COCKTAIL), Ismael El-Qudsi (HAVAS DIGITAL), Guillermo Vilaroig (OVERALIA), Loli Vila (YAHOO), Massimo Burgio (SEMPO) eta José Francisco Sevillanos (MICROSOFT) izango dira.
Egun beran, jardunaldiei amaiera emateko mahi inguru batean Miguel Orensek (KANVAS MEDIA), Ignacio Gorostizak (PANDA), Carlos Redondok (RELEVANT TRAFFIC), Lakil Essadyk (NURUN) eta Manuel Jurado Grasek (BIG MOUTH MEDIA) azken ondorioak plazaratuko dituzte.
Search Congress egitasmoak inguruko profesionalei urrutira joan gabe, kalitatezko biltzar bat izateko aukera eman nahi dei. Ekimena dagoeneko Bartzelona eta Valentzian ospatu dute, publikoaren parte-hartze eta babes zabala lortuz. SearchCongress-ek SEO, SEM, SMM, web analisi eta web orrien obtimizazioa ardatz hartzen dituen ekimen indartsu eta nagusienetariko bat izateko asmoa du.