Politika
Datorren ostiraleko hitzordua
EAJk haren benetako borondatea argitzeko eskatu dio lehendakariari
Erredakzioa
EAJk onartezin jotzen ditu gaurkoan Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistak Ertzaintzak ETAren kontrako borrokan iraganean gauzatutako balizko ekimenik ezaren inguruan egindako adierazpenak.
EAJk Patxi Lopez Lehendakariari Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidentearekin datorren ostiralean biltzeko duen hitzordurako "benetako borondatearen" gaineko azalpen publikoa egiteko deia luzatu dio.
Jeltzaleek agiri batean zabaldu dutenez, Jose Antonio Pastor legebiltzarreko talde sozialistaren bozeramaileak "ahal diren muga guztien gainetik egin du", eta "EAJrekiko harreman instituzionala normalizatzeko duen balizko interesa baldintzatzera iritsi delako", esan dute.
"PSE alderdia eta bere legebiltzar taldearen bozeramailea ahal diren oztopo guztiak jartzen ari dira, ordezkari gehien dituen legebiltzar taldea, ordezkatzen duen alderdia, hiru foru ahaldun eta EAJ-PNVren ordezkaritza instituzional osoa eta Lopez lehendakaria eta PSEren Idazkari Nagusiaren arteko harreman on eta serioa ekiditeko", adierazi dute.
Zentzu honetan, EAJk onartezin jotzen ditu gaurkoan Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistak Ertzaintzak ETAren kontrako borrokan iraganean gauzatutako balizko ekimenik ezaren inguruan egindako adierazpenak. "Halako zinismoa onargarri denaren mugan baino ezin dugu kokatu".
Arestian esandakoagatik guztiagatik EAJk uste du Alderdi Sozialista gaurkoan politikagintzan onar daitekeenaren mugatik harago joan dela. Egoera honen aurrean EAJk azalpen publikoa behar du eta Lopez lehendakariak Diputazio Iraunkorrean izango duen agerraldira arteko epea izango du bion arteko bilera, hala baldintzatutako eta hasieran adierazitako helburuarekin bat egiten ez duen giroan egin ote daitekeen baloratzeko aukera izan dezan.