Itxi

Mundua

Akordioa lortzeko

48 ordu eman dizkiote Ipar Irlandari Londresek eta Dublinek

Erredakzioa

Ipar Irlandako gobernu autonomikoaren krisia konpontzeko ahaleginetan jarraitzen dute Irlanda eta Britaina Handiko gobernuek.

Erresuma Batuko eta Irlandako Gobernuek 48 eman dizkiote Ipar Irlandari hauteskundeak saihesteko akordioren bat lortu dezaten.

Ipar Irlandako gobernu autonomikoaren krisia konpontzeko ahaleginetan jarraitzen dute Irlanda eta Britaina Handiko gobernuek.

Gordon Brownek eta Brian Cowenek elkarrekin agertu dira prentsaurrekoan Dublinen gaurko bileraren erabaki horren berri emateko. Barne eta Justiziako eskumenak daude jokoan.

Gordon Brown lehen ministro britainiarra eta Brian Cowen agintari irlandarra bildu egin dira berriro, bigarren egunez Belfasten, unionisten eta errepublikarren arteko akordio ahula salbatzen saiatzeko. ''The Times'' egunkariaren arabera, baliteke Hillary Clinton AEBetako Estatuko idazkariaren parte hartzea beharrezkoa izatea egoera konpontzeko.

Krisia gaindituko dela uste osoa dute, atzo arratsaldean Londresen bildu eta gero egindako adierazpenen arabera.

Peter Robinson Ulsterko Alderdi Unionista Demokratikoaren (DUP) buruzagiarekin eta Martin McGuiness Sinn Feineko ordezkariarekin bildu dira Brown eta Cowen.

DUP alderdiak eta Sin Feinnek ez dute Justizia eta Barne Arazoetako eskumenak transferitzeko egutegiaren inguruan akordiorik lortu. Egun, Londresek kudeatzen ditu.