Itxi

Politika

Legebiltzarrean 16:30ean

Lehendakariak gaur emango ditu bere asmoen inguruko xehetasunak

Erredakzioa

Patxi Lopezek agerraldia egingo du arratsaldean Diputazio Iraunkorraren aurrean, bere lehentasunen eta egitasmoen inguruko xehetasunak emateko.

Patxi Lopez lehendakariak agerraldia egingo du 16:30etan Eusko Legebiltzarrean, bere Gobernuaren helburu estrategikoak eta lehentasunak azaltzeko. Urtarrilaren 14an aurkeztu zizkien bere asmoak Jaurlaritzako sailburuei.

Orduan plazaratutako dokumentuan, Patxi Lopezek "euskaldunen arteko kontratu sozial berri bat" babestu zuen eta talde parlamentario guztiek gogor kritikatu zuten, PPk izan ezik.

Lehendakariaren egitasmoak, besteak beste, osasun publikoan erreforma sakonak egitea aurreikusten du, berrikuntzaren alorrean inbertsioak egitea, ETAren kontrako borrokan konpromisoa berrestea eta "Espainiaren eta Europar Batasunaren baitako autogobernuaren defentsa egitea".

Patxi Lopezek bere estrategiaren berri eman zuen egunean bertan, EAJk eta Aralarrek lehendakariaren agerraldia eskatu zuten, xehetasun guztiak argitu zitzan.