Itxi

Ekonomia

Suitzan

Finantza erreforma adostu gabe amaitu da Davoseko Foroa

Erredakzioa

Bost egunetan zehar hazkunde ekonomiko egonkorrera nola itzuli eztabaidatu dute. Zapaterok Espainia defendatu du defizit eta langabezi handia dituela kritikatu dutenen aurrean.

Davosen (Suitza) egindako 40. Munduko Foro Ekonomikoa amaitu egin da, beste krisi ekonomiko bat ekiditeko egin nahi duten finantza sistemaren erreforma adostu gabe.

Hainbat estatuburu, ordezkari politiko eta finantza enpresek hazkunde ekonomiko egonkorrera nola itzuli eta aldaketa klimatikoa nola geldiarazi eztabaidatu dute bost egunetan zehar, beste gai batzuen artean.

Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak adierazi duenez, "finantza sistemaren erregulazioa" hobetu eta "lehen baino iraunkorrago" egin beharra dago arau globalekin.

Larry Summers, AEBetako presidentearen ekonomia politika gaien aholkulari nagusiak adierazi duenez, Barne Produktu Gordin estatubatuarraren hazkundea, 2009ko laugarren hiruhilabetean, % 5,7, ez da nahikoa "txanpan botila irekitzeko".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak lehenengo aldiz parte hartu du Foroan eta Espainia defizit eta langabezi handia duela esaten duten kritikengandik defendatu du.

"Euroaren taldea oso talde indartsua da, eta kideak elkar babesten dira", gogorarazi die Zapaterok Espainia eta Grezia bezalako herrialdeek eurozona oztopatu dezaketela adierazten dutenei.

Foroa akordio barik itxi egin dute, nahiz eta bankuak krisi ekonomikoa eragin zuten ekintzetara itzultzen hasi diren.