Gizartea
EAEko mendialdean
Herrizaingo Sailak elur-jausi arriskuaz ohartarazi du
Erredakzioa
Oharra igorri die herritarrei, elur kopuru handia pilatu den mendietan elur-jausi arriskua dagoelako (hala gertatu da Gorbeian), izan ere, tenperatura igo da.
Herrizaingo Sailak EAEko mendialdean elur-jausiak izateko arriskua dagoela ohartarazi du. Elur kopuru handia pilatu den mendietan omen da arriskutsuagoa, izan ere, tenperaturak gora egin du eta horrek elur-jausiak eragin ditzake. Horixe gertatu da Gorbeian, baina zorionez ez da kalte-pertsonalik izan.
Mendian txangoak egiteko asmoa dutenei aholku zerrenda bat eman diete:
- Mendialdean txangoa egiteko asmoa duenak, plana bertan behera utzi
- Irtetekotan, ibilbidearen berri eman norbaiti
- Eguraldiaren inguruko informazioa kontsultatu eta kontuan izan elurra mugitu egin daitekeela tenperaturaren gorakadaren ondorioz
- Arropa eta ekipamendu egokia eraman. Elikagaiak eraman motxilan
- Ez eman neurrigabeko baliorik norberaren baldintza fisikoari edo bidaideenari, haurrak direnean batez ere
- Ez joan bakarrik eta, posible bada, eraman sakelako telefonoa
- Basetxeak edo bordak non dauden ikusi, elur-jausiren bat edo eguraldia asko okertuko balitz bertan gorde ahal izateko.