Ekonomia
Elkarrizketa Radio Euskadin
ELA:"Gehiengo euskal sindikalgintzak erabakiko ditu mobilizazioak"
Erredakzioa
Adolfo Muñozek azpimarratu duenez, egunotan Espainiako Gobernua iragartzen ari den neurriek arrazoia ematen dietela maiatzaren 21ean greba deitu zuten euskal sindikatuei.
Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak gaur berretsi duenez, Espainiako Gobernuak abian jarri nahi duen lan-erreformaren eta pentsio berrien kontrako mobiliazioak zeintzuk izan behar diren "gehiengo duen euskal sindikalgintzak" erabakiko ditu.
Bere iritzian, Zapateroren Gobernuak aurrera eraman nahi dituen neurri-sortak arrazoia ematen die 2009ko maiatzaren 21ean greba orokorra deitu zuten euskal sindikatuei. "Gogoratu behar da orduan sindikatu espainiarrengandik eta mundu guztiaren partetik kritika oso gogorrak jasan behar izan genituela", erantsi du.
Gauzak horrela, "neurri politiko ezberdinak hartu behar direla" konbentzituta zeudelako deitu zutela greba orokorra azpimarratu du. Hori egin ezean, "lan eskubideetan eta eskubide sozialetan doikuntzak baino emango ez direla" esan du eta, bere ustez, ildo horretan joango da Espainiako Gobernuaren erreforma proposamena.