Itxi

Athletic Club

BBVA Liga

Athletic-Xerez: Konfiantza barik

Haritz Gallastegi

Lezama

Zuri-gorriek bolada txarrarekin amaitu gura du San Mamesen txapelketako azken sailkatua mendean hartuta.

"Nirentzat Xerezen kontrako partida da garrantzitsuena. Gertuen daukaguna delako batetik eta bolada txarrarekin amaitu gura dugulako bestetik". Caparrosek argi dauka. Nahiz eta Xerezen ustezko ahuldadeaz fido ez, jakin badaki etxean ezin dutela azken sailkatuaren kontra huts egin.

Europarako txartela helburua duen talde batek nahitaez hartu behar du mendean ezinean ari den talde bat. Gainera, jakinekoa da goiko postuetan sailkatzen diren taldeek etxean egiten duten lana izaten dutela oinarri. Athleticen kasuan sekula baino argiago dago horrela izango dela. Denboraldia amaitzeko geratzen diren hemezortzi jardunaldietatik hamar San Mamesen jokatuko ditu eta aurkari gehienak sailkapenean atzetik dituenak izango dira. Beraz, gotorlekua izan behar da Katedrala zuri-gorrientzat.

Susaeta edo Muniain ezker hegalean zelairatu da teknikariaren zalantza bakarra

Gotorlekuaren lehen harriak Xerezen kontra jarri gura ditu Athleticek. Horretarako Javi Martinezen eta San Joseren laguntza izango du teknikariak. Partida bateko zigorra bete ostean bueltatuko dira hamaikakora. De Zerio eta David Lopez dira deialdiko beste berritasun biak. Aipatu jokalariei lekua egin diete, berriz, Gabilondok, Santamariak, De Marcosek eta Yestek, azken biek arazo fisikoak dituztelako geratu dira deialditik kanpo. Basauritarraren lekua nork beteko duen da zalantza bakarra. Hasiera batean, Susaetak jokatuko duela dirudi.

Athletic: Iraizoz; Iraola; San José, Amorebieta, Koikili; Gurpegi, Javi Martinez, Orbaiz, Susaeta; Toquero eta Llorente.

Zelaia: San Mames.
Ordua 17:00etan.
Epailea: Alvarez Izquierdo.