Binakakoa
Eibarren
Binakakoa: Xalak eta Zubietak, hirugarren garaipena (22-18)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Bengoetxeak eta Otxandorenak, berriz, ia aukera denak galdu dituzte.
Xalak eta Zubietak 22 eta 18 irabazi dute Bengoetxea VI eta Otxandorenaren aurka gaur Eibarren jokatu den binakako txapelketaren bosgarren jardunaldiko partida.
Txapelketako beste asko bezala, partida luze eta borrokatua baina ez ikusgarria. Xalak egin ditu neurketako gauzarik polittenak.
Xala eta Zubietak hirugarren garaipena lortu dutenez finalerdiak gertu dituzte. Bengoetxeak eta Otxandorenak berriz ia aukera denak galdu dituzte.
Bihar Labriten jardunaldiko partida jokatuko da. Titin eta Pascual Olaizola II eta Mendizábal II.aren aurka. ETBk zuzenean eskeiniko du neurketa.