Gizartea
Gertakizuna
41 urteko gizon batek bere ama hil du Barakaldon
Erredakzioa
Biktima (65 urtekoa) hilik zegoen jada agenteak haren etxebizitzara heldu direnean. Antza denez, semeak sastadak eman dizkio, eta Ertzaintzak atxilotu egin du.
Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Barakaldon (Bizkaia), ama hil duelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrrizaingo Sailak informatu duenez.
SOS Deiak 112 larrialdi zerbitzua dei bat jaso du 00:10ean, eta horretan etxebizitza batean liskar bat zegoela eta emakume bat hilik egon zitekeela ohartarazi diote.
Ertzaintza eta anbulantzia medikalizatu bat hara bertaratu dira, baina emakumezkoa (65 urtekoa) hilik zegoen.
Lehen ikerketen arabera, haren semeak sastatuta hil zen. Horrenbestez, agenteek gizonezkoa atxilotu egin dute handik eta gutxira, etxebizitzaren alboan.
Auzokideek azaldu dutenez, gizonezkoak "hiruzpalau sastada" eman zizkion amari bizkarrean.
Ondoren, "lasai-lasai" atera zen etxetik, baina handik eta "hiruzpalau kaletara" atzeman dute.