Mundua
Programa nuklearra
Iranek "mugarik gabe" uranioa aberasteari ekin dio
Erredakzioa
Programa atomikoaren zuzendariak zehaztu duenez, mendebaldeko potentziekin erregaia trukatzeko akordioa adostuz gero, erregaiaren ekoizpena bertan behera utziko dute.
Iranek aurrerapauso bat eman du bere programa nuklearrean. Bihar, asteartean, Natanzeko fabrikan uranioa % 20an aberasten hasiko dela jakinarazi dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeari. Ikerketara zuzendutako erreaktore nuklear bat eraikitzea du xede Iranek.
Tokiko telebistari egindako adierazpenetan, Ali Akbar Salehi programa atomiko irandarraren zuzendariak, mendebaldeko potentziekin erregaia trukatzeko akordioa adosten badute erregaia ekoizteari utziko diotela zehaztu du.
Halaber, Iraneko gobernuak uranioa aberasteko hamar instalazio berriak noiz eraikiko dituen baieztatu du Salehik. 2010 ala 2011 urte bukaeran izango da.
Mendebaldeko herrialdeek programa nuklearraren helburua armamentu atomikoa lortzea dela diote Irani, baina honek helburu zibilegatik garatzen duela dio