Politika
Zentsura mozioa
Rajoyk mozioa aurkeztuko luke irabazteko "aukera minimorik" balu
Erredakzioa
PPren presidenteak, hala ere, esan du ez dela "burutazioetarako momentua", izan ere, "nahikoa kezka zabaldu du Gobernuak orain PP gauza bera egiten hasteko".
Mariano Rajoy PPren presidenteak esan du Zapateroren kontrako zentsura-mozioa aurkeztuko lukeela irabazteko "aukera minimorik" balu, baina PSOEk gehiengoa duenez, ez duela halakorik egingo.
TVEri emandako adierazpenetan, Rajoyk esan du ez dela "burutazioetarako momentua" zentsura-mozioaren antzeko ideiak planteatzeko, izan ere, "nahikoa kezka zabaldu du Gobernuak orain PP gauza bera egiten hasteko".
Inkestetan jaso duen puntuazio txarraren harira, Rajoyk gogorarazi du inkestak "errezelo pixka batekin" hartu behar direla eta azpimarratu du garrantzitsuena alternatiba izaten jarraitzea eta "gobernatzeko prest" daudela erakustea dela.
Jose Luis Rodriguez Zapatero berriro hautagai aurkezten bada ere, Rajoyk azaldu du ez duela ezer haren kontra eta ez duela kezkatzen PSOEren hautagaiak, PPren proiektuak aurrera egiteak baizik.
Era berean, hauteskunde orokorrak baino lehenago PPk Kongresua egingo duela iragarri du eta bertan, bere karguan berretsiko dutela espero du.