Gizartea
Isuna
Takografoa euskaraz zuen kamioilariaren isuna, bertan behera
Erredakzioa
Araudi baten arabera, Europan datuek hurrenkera hau jarraitu behar dute: eguna, hila eta urtea. Baina araudi hori ez da takografo analogikoei aplikatzekoa.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak gestioak egin ditu Sustapen Ministerioko Garraio Zuzendaritzarekin takografo analogikoa euskaraz eramateagatik garraiolari euskaldun bati Jaenen jarritako isuna bertan behera gera dadin.
Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritzaren ustetan, kasu honetan takografo digitalei dagokien araudia aplikatu da. Araudi horren arabera, Europan datuek hurrenkera hau jarraitu behar dute: eguna, hila eta urtea. Baina araudi hori ez da takografo analogikoei aplikatzekoa.
Eusko Jaurlaritzak egindako gestioen ondorioz, Sustapen Ministerioko Garraio Zuzendaritza Andaluziako Juntarekin harremanetan jarri da garraiolariak deskarguen plegua aurkeztu ondoren isuna bertan behera gera dadin.
Jaurlaritzako Garraio Saila Hiru sindikatuarekin harremanetan jarri da garraiolariak deskarguen plegua aurkeztu eta isuna ondorerik gabe gera dadin.