Teknologia
Mobile World Congressean
Telefonicak mugagabeko memoria duen modem USB bat aurkeztu du
Erredakzioa
Gailu berriak 'pen drive' baten antza du eta abiadura handiko telefono mugikor baten bitartez edo WiFi zerbitzuarekin konektatu daiteke Internetera.
Telefonicaren Inbestigaziorako eta Garapenerako enpresak modem USB bat garatu du. Aparatu berriak ''pen drive'' baten antza du eta Internetera konektatzeko abiadura handiko teknologia duen telefono bat edo WiFi zerbitzua behar du. Erabiltzaileak sarean mugagabeko memoria izateko aukera ematen du gailu berri honek.
Gaur, Mobile World Congress ekimenean aurkeztu dute modem berri hau eta Telefonicako teknikariek esan dutenez, datozen hilabeteetan merkatura iritsi daitekeen 3GBox izeneko aparatu honekin konpainiak produktu berriaren mundu osoko patentea lortzeko prozesua hasi du.
Telefonicak jakinarazi duenaren arabera, "aitzindaria eta munduan bakarra da", izan ere, biltzen dituen datuak ez ditu modemean bertan gordetzen, Interneten baizik, eta dispositibo berriarekin bakarrik eskuratu daitezke gordetakoak. Hortaz, erabateko segurtasun eskaintzen du.
Edukiak erraz deskargatzeko eta igotzeko aukera ematen du. Sarerik ez dagoenean, datuak automatikoki USBan biltzen dira eta berriz ere sarea lortzen denean, erabiltzaileak agindurik eman gabe, eduki horiek bakarrik igotzen dira.