Itxi

Politika

Auzitegi Nazionala

'Faisan auzia' sakonago ikertzea agindu diote Garzoni

Erredakzioa

2006an, baten batek jakinaren gainean jarri omen zuen ETA estortsio sarearen kontrako polizia operazioa prestatzen ari zirela.

2006an ETAren estortsio sarearen aurkako polizia-operazioaz ohartarazi zion ustezko salaketaren inguruan froga gehiago egiteko agindu dio Auzitegi Nazionalak Baltasar Garzon epaileari.

Auzitegi Nazionaleko autoan jasotzen denaren arabera, Garzonek hiru polizia ("Unai" eta "Sugoi" bezala ezagunak diren Donostiako Polizia taldeko bi kide) deitu beharko ditu deklaratzera eta Frantziari eskatu beharko dio Joseba Elosua Faisan tabernako jabeak ustez egindako telefono deiei buruzko informazioa.

Calau Aldanurri (ETAko estortsio taldeko ustezko kidea) egindako "telefono behaketei" buruzko informazioa eskatu beharko die Frantziako agintariei.

Auzitegi Nazionalaren hitzetan, egitate horiek berez, sekretuen jabe egin eta zabaltzea eta talde armatuari laguntzea da, eta "Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak egitekotan, aurrekaririk gabeko larritasuna hartuko luke".

"Hau guztia kontuan hartu beharko dute ikerketa behar adina luzatzeko", esan dute.

"Antza denez, ustezko egileak Poliziak ziren, eta izan behar ziren; izan ere, zuzenean edo zeharka 2004ko maiatzaren 4an egingo zuten operazioaren berri zuten".