Gizartea
Trafiko istripua
Ertzaintzak lekukoak behar ditu Sopelanako istripua argitzeko
Iragan otsailaren 11n, BI-2122 errepidean auto batek emakume bat harrapatu zuen beste gidari batekin datuak aldatzen zegoela. Istripuari buruz informaziorik izanez gero, deitu 946079034 telefonora.
Ertzaintzak lekukoak behar ditu iragan otsailaren 11n BI-2122 errepidean, Sopelanan, izan zen istripua argitzeko.
38 urteko emakume batek, txapa istripu izan zuen auto batekin, eta kaltetutako gidariarekin datuak aldatzen zebilela, hirugarren auto batek harrapatu egin zuen.
Larrialdietako zerbitzuak istripuaren tokira heldu zirenean heriotza zertifikatu zuten. 45 urteko beste gizon bat ere zauritu egin zen istripuan.
Ikerketan lagungarri izan daitekeen informaziorik izanez gero deitu Bizkaiko Ertzaintzaren Trafiko Unitateari 946079034 telefonora.