Gizartea -

Jazoera

38 urteko emakume bat hil da Sopelan, auto batek harrapatuta

Emakumeak istripu bat izan du eta beste gidariarekin datuak trukatzen zegoenean, hirugarren auto batek jo du. 45 urteko gizon bat ere zauritu da ezbeharrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko emakume bat hil da Sopelako BI-2122 errepidean izandako istripuan. Aurretik emakumeak istripu bat izan du eta beste gidariarekin datuak trukatzen zegoenean, hirugarren auto batek kolpatu du.

Herrizaingok emandako informazioaren arabera, istripua 11:15ak aldera jazo da BI-2122 errepidean, Sopela parean eta Berangorako noranzkoan.

Bertaratu diren osasun-langileek ezin izan dute ezer egin bere bizitza salbatzeko.

45 urteko gizon bat ere zauritu da istripu berean. Ospitalera eraman dute baina oraindik ez dute bere egoeraren berri eman.

Errepidea moztuta egon da eta Sopelako alde zaharrera desbideratu dituzte autoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea