Mundua
Helegitea
Ukraniako hauteskundeetako emaitzak baliogabetu ditu Gorenak
Erredakzioa
Victor Yanukovich oposizioko buruak irabazi zituen hauteskundeak, baina Timoshenkok helegitea aurkeztu zuen, emaitzak faltsutu egin direla argudiatuz.
Ukraniako Auzitegi Gorenak hil honetako 7an egin zituzten hauteskundeetako emaitzak bertan behera utzi ditu. Victor Yanukovich oposizioko buruak irabazi zituen hauteskundeak.
Gauzak horrela, Yanukovich oposizioko buruzagiak Yulia Timoshenko lehen ministroa garaitu zuen Ukrainako presidentziarako hauteskundeen bigarren biran, botoen % 87,31 zenbatuta. Yanukovich Erregioen Alderdiko hautagiak botoen % 48,54 lortu zituen; Timoshenkok, aldiz, % 45,80.
Emaitza hauen aurrean, Yulia Timoshenkok helegitea aurkeztu zuen Gorenean. Epaileek erabaki bat hartu arte, emaitzak bertan behera geldituko dira.
Helegitean, Timoshenko hauteskundeak errepika ditzan eskatu dio Gorenari. Honen arabera, iruzurra izan da eta milioi bat boto baino gehiago faltsutu dituzte.
Lehen ministroaren kanpaina taldeak bere ordezkari baten hilketa salatu du, hauteskundeetan irregulartasunez gain.
Hauteskundeetako agintarien arabera, bihotzeko baten ondorioz hil egin da, baina Timoshenkoren kabinetak dionenez, eraso baten ondorioz hil egin da, botoak zituen kutxa bat babesten zuen bitartean.
Erregioetako Alderdiaren ordezkarientzat Timoshenkoren adierazpenak Ukraniarengatik arduratzen ez den pertsona baten hitzak dira. "Yanukovichi aurka egiten diotenek herrialdearen egoera ezegonkortu nahi dute", adierazi dute Yanukovichen alderditik.
Hainbat atzerriko buruzagik, Barack Obama AEBetako presidenteak edo Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak adibidez, ontzat eman dute Yanukovichen garaipena.