Teknologia
Estatuan
Facebookek 13 urtetik 14ra igo du parte hartzeko gutxieneko adina
Erredakzioa
Sare sozialak Espainiako Datuen Babeserako Agentziaren eskakizunari erantzun dio horrela. Espainiako Estatua da gutxieneko adina igo duen munduko estatu bakarra. Jarraiguzu Facebooken.
Facebookek 13 urtetik 14 urtera igo du sare sozialean parte hartzeko gutxieneko adina Espainiako Estatuan, Espainiako Datuen Babeserako Agentziak (AEPD) hala eskatuta.
Orain arte, AEBetako legediaren arabera, 13 urtean zuen ezarrita gutxieneko adina; baina Espainiako Estatuan, horrelako informazioa trukatzeko gutxieneko adina 14 urtekoa da.
Hori horrela, Espainiako Estatua izango da munduan bakarra Facebookeko kide izateko eta parte hartzeko gutxieneko adina 14 urtetan izango duena.