Mundua
Seismo berria
4,7 graduko lurrikara batek Haitiko hiriburua astindu du
Erredakzioa
Epizentroa Port-au-Princetik 35 kilometrotara kokatu dute. Oraindik ez dute kalte pertsonal edo materialen berri eman.
Richter eskalan 4,7 graduko lurrikara batek Port-au-Prince Haitiko hiriburuaren inguruak astindu ditu.
Oraindik ez dute kalte pertsonalik edo materialik izan den adierazi. Seismoaren epizentroa herrialdearen hiriburutik 35 kilometrotara kokatu dute, Port-au-Princeko badiako kostaldearen hegoaldean.
Lurrikara gaueko 04:36ean gertatu da (10:36ean espainiar penintsulako orduan).