Itxi

Mundua

Talibanen erasoaldia

14 lagun hil eta 32 zauritu dituzte bi atentatutan, Kabulen

Erredakzioa

Pertsona batek bere buruari su eman dio Afganistaneko hiriburuko merkaritza-gune handienaren sarreratik gertu eta bi leherketa izan ziren. Talibanek bere gain hartu dute atentatua.

Matxinatu talibanek atentatuak egin zituzten atzo Kabuleko erdigunean, gutxienez 14 lagun hil eta 32 zauritu dituzte, polizi-iturriek jakitera eman dutenez.

Pertsona batek bere buruari su eman zion Afganistaneko hiriburuko merkaritza-gune handieneko sarreratik gertu. Kabul City izenekoa hotel bat, pentsioa bat eta hainbat eraikin ofizial dauden tokian kokatzen da

Aipatu iturrien arabera, bi leherketaren ostean, ustezko matxinatu bat merkaritza-gunean sartu zen eta beste bi terrorista hurbileko eraikinetan paratu ziren. Zenbait iturrien arabera, tiro-segidak entzun ziren inguruan.

Zabihulá Mujahid talibanen ordezkaria Reuters agentziara deitu eta talibanen gain hartu zituen atentatuak.

Iragan urtarrilaren 18tik Kabulen jazotako atentatu larriena da. Egun hartan, armak eskuan, hainbat gizonek erdiguneko zenbait eraikin hartu eta bere buruari su eman zioten, ondorioz, gutxienez 15 hildako izan ziren.