Itxi

Bitxikeriak

Ospearen ondorioz

Susan Boyle estresatua eta "bikotea aurkitzeko desesperatua" dago

Erredakzioa

2009ko ekainean ospitalera eraman behar izan zuten ahituta zegoelako.

Susan Boyle abeslaria ospearen ondorioak pairatzen ari da oraindik eta 24 ordutako arreta behar du, "estresatua" dagoelako eta "bakarrik sentitzen" delako, horrela adierazi du gaur Daily Mail egunkariak.

''Britain''s got talent'' telebistako programan parte hartu ostean ere, Boyle ospitalera eraman behar izan zuten oso nekatuta zegoelako.

Gerry Boyle abeslariaren nebak esan duenez, Susanek bidaia asko egin ditu azken hilabeteetan eta "ahituta" dago. Gainera, "bikotekidea aurkitzeko desesperatua" dago. Horren ondorioz, antsietate arazoak areagotu dira.

"Bere sendia behar duen guztia emateko bere ondoan egongo gara beti, baina berak norbait topatu nahi du", adierazi du Gerryk.