Bitxikeriak -

Talentua

10 urteko haur batek Susan Boyle ordezkatu du

Akai Onsek 'Got to Dance' Britainia Handiko talentu lehiaketa irabazi du. Ikusi bideoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu osoan ezaguna egin den Susan Boylek ordezkoa du jada. Belaunaldi berriak indartsu datoz eta horrela dantzatzen du Akai Onsek 'Got to Dance' talentu lehiaketako epaimahaiaren ustez. Irabazleak 10 urte besterik ez ditu.

Gaztea izan arren, Oseik aho zabalik utzi zituen epaimahaiko kideak. "Ikusten zaitudan bakoitzean, egiten duzuna sinestezina dela uste dut", esan zuen Ashley Banjo Diversity taldeko buruak eta koreografoak. Dantzari gazteak 100.000 libra jaso ditu lehen postua lortzeagatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak